Blink 182: Neighborhoods

6 urte inguru itxaron behar izan ditugu talde honen diska berria entzuteko. Tartean banaketak, talde berriak (+44 eta Angels&Airwaves), banakako proiektuak (Travis Barker-en diska, Mark Hoppus-en telebista saioa etab), hegazkin istripuak eta bestelakoak izan dira. Emaitza? Mmm… Zaila da hori erantzutea.

Diska ona da Neighborhoods. Soinua garbia da, oso zaindua dago produkzioa, Travis Barker-en bateria inoiz baino hobeto entzuten da eta kanta “txarrik” ez dago. Diskak ez du “nekatzen” eta gehiago entzun ahala gero eta barrurago sartzen zaizu. Baina. Bai, baina handi bat dago. Arazoa agian azken horrekin lotuta dago: sekulako kantarik ere ez dago.

Heart’s all gone da agian diskako kantarik azkarrena eta “aurreko” Blink 182 gehien gogorarazten diguna. Ghost on the dance floor oso sarrera kanta ona da, eta taldearen soinua primeran deskribatzen du; diskako lehen kanta izateko bikaina. Up all night sekulako letrak eta erritmoa du. Baina. Bai, oraindik baina hori.

Agian aparteko kanta bat falta zaie. Edo kanta batzuek. Ez dago I miss you edo Always bezalako kanta nostalgikorik; ezta Obvious edota Stay together for the kids moduko krudeltasuna; ez edo Josie edo The Rock show gisako udako alaitasun hori; eta ezin aurkitu What’s my age again? kantak zeukan alaitasun tristea, edota Dissentary Gary-k zuen haserrea, edo…

Diska ona da, eta gustura entzungo duzue, eta zenbat eta gehiago entzun orduan eta gehiago gustatuko zaizue… Baina indar apurtxo bat gehiago eskertuko genuke!

NOTA: 6.5

Onena: Travis Barker-en astinduak, eta Blink bueltan dela
Txarrena: emozio falta

Advertisements

Posted on 2011/09/25, in Diskoak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: