Sum 41: Screaming Bloody Murder

Jende askok gorroto du Sum 41. Kopia bat direla diote horietariko askok, eta ziurraski arrazoia dute. Diska on-onik ez dutelako atera besteek, eta agian ere hala da. Produkzio garbiegia dutela, eta dirua sumatzen dela hor nonbait, beste produktu bat baino ez direla zenbaitek. Eta, beste behingoz, posible da arrazoia izatea horiek ere.

Baina gustatzen zaizkigu. Eta duela gutxi Bilbon sumatu genuenaren arabera, ez gara bakarrak.

Diska ona atera dute oraingoan Derrick eta bereek (nahiz eta bere horien artean aldaketa bat egon den). Derrick-en gustukoa, hots, produkzio oso zainduduna eta agian estudio kutsu bat duena. Baina funtsezkoena, hau da, kantak, laster sartzen zaizkizu buruan eta hor mantentzen dira. Ez dute aspertzen.

Emo ukitu bat dute sarri, eta Linkin Park gogoratzen dute bestetan, eta Green Day batzutan (agian soinu berrikuntzarik handiena da hori, Baby you don’t wanna know moduko kantetan agertzen dena). Baina Sum 41 izaten jarraitzen dute. Punk-pop talde on bat izaten jarraitzen dute (ez dute punk-rock-a egiten, eta aspaldiko ska kutsu hura galdu dute jada; skate-punk etiketa ordea urrun geratzen zaie).

Agian ez dira hasieran bezain “ganberroak”, eta gaiak asko seriatzen ahalegindu dira, baina benetan merezi du diska honek. Guk biziki gomendatzen dizuegu!

NOTA: 7

Onena: kanta txarrik ez dagoela, diskaren osotasuna
Txarrena: bapatekotasun falta (komertzial puntu bat eman ahal diona)

Advertisements

Posted on 2011/09/25, in Diskoak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: