Brendan Benson: Madrid, 2012-5-10, Moby Dick

Brendan Benson tipo jatorra dirudi. Hala ematen du bere letretan, ahotsean eta baita bere bideotan ere. Hori horrela denentz egiaztatzeko asmoarekin hurbildu ginen Madrileko kontzertu honetara. Bidaiak merezi izan zuen.

Young Hines bere lagunak giroa berotu eta gero (ez asko, egia esan; tipoa ahalegindu zen, eta bere musika ez dago txarto, baina momentuz hor geratzen da. Lehen kantak kontrakoa bazioen ere, rock arrunta izan zen eskaini ziguna, eta bere diskoan ere hori da topatu daitekeena. Rock arrunta, eta momentuz behintzat ez apartekoa), Brendanen txanda heldu zen. Moby Dick sala beteta zegoen ordurako. Sarrera apur batzuek baino ez ziren sobratu azkenean. Balentzia edota Sevillatik gerturatutako jendea zegoen (eta Euskal Herritik baita, noski).

Eta denok espero genuen Brendan agertu zen. Zintzoa, sinplea, abesten zuena sentitzen zuen tipo bat. Bizi izan duena bere kantetan kontatzen digun tipoa. Power pop etiketatik ez oso urrun, baina xuabeegia horrela sailkatzeko.

Jendeak bere kanta guztiak zekizkien (tira, azken diskakoak izan ezik), eta giro polita sortu zen. Bere “arrakasta” gehienak jo zituen, lehen diskotik azkenengora arte (Metarie, Garbage day, Cold hands…), eta gaua ondo joan zen.

Zerbait bota genuen faltan? Bai. Agian formaltasun apurtxo bat galdu izana, eta publikoari gehiago gerturatzea. Agian indar apurtxo bat gehiago jartzea kantatan. Agian talde osoak inplikazio gehiago izana. Agian rock-star portaera nabarmenagoa izatea. Edo agian ez, bestela ez baitzen Brendan Benson izango.

Bisen ordua heldu zen (lehen aldiz alde egin zuenean, zigarro baten beharrean zegoela erabili zuen aitxaki), eta bere lagun Young Hines eszenariora igo zen Jet Lag berarekin jotzera. Hura jotzen zuen lehen aldia zela esan zigun, gerora hala ez dela aurkitu dugun arren. Letrak pare bat aldiz ahaztu zitzaizkion; esperotakoa, Young tipoak leloarena nahikotxo egiten zuen eta. Tarte hori kenduta, bere alde melankoliko horrekin jarraitu zuen kontzertu amaiera arte.

Kontzertu laburra izan zen oso (80 minutu inguru), baina jendearen gehiengoa irribarre batekin utzi zuenekoa.

Behintzat gauza bat egiaztatu ahal izan genuen: Brendan bere kantek dioten bezain jatorra da. Eta hori, gaur eguneko musika industrian, asko esatea da.

Zorte on berarentzat aurrerantzean… eta ea berriz ikusteko aukera dugun!

Advertisements

Posted on 2012/06/27, in Zuzenekoak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: