2017ko EPrik onenak

Azken urteotan EPen moda moduko bat itzuli zaigu. Gizartearen isla dela esango nuke nik, baina hori beste baterako utziko. Disko “arrunt” baten eta EPen arteko bereizketa ez da asmoa ezta, eta EP bat zer den zehaztasunez definitzen ez dakidan arren, hemen doa nire aurtengo aukeraketa:

  1. Leun: Twice

6 kanta, euretariko bat intro labur bat: iraupenarengatik EPen barruan sartuko. Bizkaiko iparraldean sortu, ingelesez abestu eta musika ezberdin eta sailkaezina egiten duten talde horien artean (Belako edo Dekot kasu) badugu beste bat, eta boteretsua gainera.

3 kanta instrumental, beste 3 ahots eta guzti. Kanta azkarrek motelek baino soinu hobea eskaintzen dute nire ustetan; instrumentuek ere bere gorena lortzen dute halakoetan. Bateriaren erabilera, aipagarria.

  1. Willis Drummond: 6ak eta laurden / ta gu munduan

Zarata askorik egin gabe etorri da diskotxo hau, argazki-liburu bat lagun, baina urteko kanta hoberenetarikoak utzi dizkigu. Musikalki zerikusi askorik ez du Tabula Rasa beraien azken lanarekin: ezin hemen aurkitu lan luzeko distortsio, riff luzeak eta bestelakorik, baina trukean disko hartan baino energia eta gogo gehiago aurkitu daiteke hemen!

Aipatu, bestalde, Joseba B. Lenoirrek taldearekin sortuko dituen azken kantak izan daitezke hauek. Oroitzapen ona utziko dute.

  1. Berri Txarrak: Bakarrik egoteko modu berri bat

Dena horren azkar ahazten dugun garai honetan, Infrasoinuak lan luzeak altxor honi itzal luzeegia eskainiko dio ziurrenik. Baina ez luke horrela izan beharko.

Record Store Day egunerako kaleratutako bi kanta hauek Berri Txarrak berri bat aurkeztu zuten (ordura arte disko bakoitzarekin gertatu bezala), eta hau ere aurrekoak bezain ona edo hobea dela esan dezakegu.

Momentu ezberdinez jositako kanta bat (A aldea) eta benetako bertsio bat, ez zenbaitetan entzuten ditugun kopia merke horietariko bat (B aldea): agian, EPen zerrendan baino, urteko diskorik onenetakoenean egon beharko lirateke!

PD Bitxikeri bat: aukeratutako 3 taldeak hirukoteak dira… edo laster izango dira.

Advertisements

Posted on 2017/12/19, in Diskoak and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: