2017ko Euskal Herriko diskorik onenak

Berriz ere, disko on asko aurtengokoan baita. Zazkel, Birkit edota Mice modukoek lan ederrak utzi dizkigute aurten: ez ditut gehiago aipatuko, asko daude eta, eta askoz gehiago egongo baitira nik entzun gabeak. Hala ere, nik ez dut urte hau bere disko borobilengatik oroituko: lan on asko bai, baina ez nuke apartekotzat hartuko bat ere ez. Tira, beti bezala, iritziak baino ez: onak bai, apartekoak ez.

Guztien artean, hauek goraipatuko nituzke.

3. Ekiza: 2016 IX 4 (zuzenekoa)

Hirugarren tokikoa aukeratzea izan da lan gehien eman didana. Oraindik ere, zenbait zalantza! Azkenik Ekizaren 2016 IX 4 zuzeneko diskoa aukeratu dut… arrazoi askorengatik.

Ekiza

Ekizaren lehen estudio diskoa preziatzea kosta zitzaidan. Agian bestelako zerbait espero nuelako, hasiera batean ez zitzaidan oso ondo sartu. Iritzi hori guztiz dut aldatuta egun, eta gehien entzuten ditudanen artean dago.

Horretan, agian, bere zuzenekoek lagundu dute. Kantak beste modu batean agertzen dira bertan, azaldu gabeko distortzioak azaleratzen dira, eta disko erabat ezberdina dirudi. Ziur nago jatorrizko diskoa berriz grabatu beharko balu oso emaitza ezberdina irtengo zela gaur egun.

Zuzeneko disko honek, titulu sinpleduna, aldaketa hori islatzen du, eta bidean gehitu zaizkion zenbait estra ere gordetzen ditu, bertsio polit bi. Ez da urteko diskorik onena (ezta bizitzan entzun duzun zuzenekorik onena ere) produkzioa falta baitzaio, soinua askoz hobegoa izan daitekeelako eta beste hainbatengatik. Trukean, ordea, formatu izugarri polita du. Baina balio dutena, kantak, atmosferak, soinuak, hitzak, haiek bai politak…

2. Berri Txarrak: Infrasoinuak

Entzun eta irakurritakoengatik, polemika ekar ditzakete disko honen inguruko iritziek: aldeko zein kontrako asko ditu. Baina talde honen errealitate berria hori izango da aurrerantzean: horrenbeste hazi zarenean, horren handia zarenean, hartzen duzun edozein erabakik zure jarraitzaileren baten (edo askoren) gustukoa ez da izango. Horren goian zaudenean asko eskatzen zaizu, begirada guztiak zure mugimenduetara zuzenduak dituzu, eta kritikak (txarrak, gehienbat) erraz datoz. Eta ez nabil aldizkari edota adituen ingurukoei buruz, entzuleenak baizik, hauek baitira benetan balio dutenak.

Onar dezagun: Infrasoinuak disko puska bat da. Kanta itzelez beteta dago. Zerbait ezberdina eskaintzen du. Kanta horietariko askok etxean ditudan hainbat disko osok baino gehiago balio dezakete.

Gehiago: horren da ona taldearen momentua, disko hau egitea erraza dirudiela. Eta are gehiago oraindik: badirudi erraza dela mundu guztiak atsegin duen (edota des-atsegin ez duen) disko bat egitea. Ba ez, ez da erraza. Gurea bezalako herri txiki batean, gutxiago. Hor datza disko honen indarra, edo erroetariko bat, behintzat.

Baina aldi berean, beste zerbait ere onartu behar dut: niretzat ez da taldearen diskorik onena. Baina ni ni naiz, eta ezin modu subjetibo batean ikusi diskoa. Nik beste produkzio bat gustora entzungo nuke (I miss Ross Robinson!), baina onartu behar dut duen ikuspuntua ere oso ona dela. Gustuko ditudan kanta nahikotxo ditu, eta nik atsegin ez ditudan kantak ere (talde honen disko guztietan aurkitzen dut atsegin ez dudan kantaren bat!), objektiboki, oso onak dira.

Talde honen jarraitzaile mokofinok arazo hori dugu: 10koetara ohituta zaudenean, 9ak gutxi ematen du.

1. Sofa: II

Ustekabean harrapatu nau talde honek. Ahotsik gabeko musikarekin kontraesanak ditudan arren (beti diot ez dudala oso atsegin, baina gero hau egiten duten taldeak izugarri gustuko ditut), disko honek bete betean harrapatu nau. Hirukoteak sekulako indarra agertzen du kanta bakoitzean, “estrofa” bakoitzean, nota guztietan, eta ahotsak bertan direla dirudi. Horren ohikoa den instrumentuaren gabezia ez da nabaritzen. Eta ez da gauza erraza 3 pertsonek soilik ahotsaren presentzia ahazteraztea.

Nigan, behintzat, gauza bitxi bat lortzen du disko honek: ezer esan gabe, asko transmititzen du. Kanta ezberdin bakoitzarekin poztu, indartu, lasaitu egiten naiz. Zenbaitetan “abestu” egiten ditut baita, hori posible bada…

Gainera, denak balio duenez, urteko azalik politenetarikoa du diskoak. Ondo talde!

Advertisements

Posted on 2017/12/26, in Diskoak and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: