2017ko diskorik onenak… EHtik kanpo

Noizean behin denbora atera eta Euskal Herrikoa ez den musika ere entzuten dut. Noski, urte batean irten daitezkeen diskoen portzentai txiki bat baino ez da, baina hala ere gogo handiz entzuten dut.

Aurten talde handien artean dezepzio nahikotxo jasan dut: ez zaizkit gehiegi gustatu The XX, Arcade Fire edota Gallagher anaien diskoak, batzuk aipatzearren. Beste batzuk, ondo egon arren, formula errepikatu baino ez dutela egiten iruditzen zait, Foo Fighters kasu.

Hiru hauekin geratuko naiz:

3. Linkin Park, One more light.

Disko arriskutsua hau: nu-metal edota elektronikarik esperimentalena alde batera utzi eta pop disko bat atera dute 2017an iparramerikarrek. Taldearen disko guztietan gertatu bezala, kontrako asko agertu zaizkie: lan guztiak dira ezberdinak talde honekin, eta nondik nora joko duten asmatzea ez da erraza. Hargatik beti norbait erabakien kontra egotea.

Abesti politez josita dago diskoa. Sintetizadore eta pad-ez baita, baina ahots eder, melodia landu eta erritmo kutsakorrez gainezka egiten du. Irakurtzeko gogoak sortzen dituzten letraz baita. Baten bat aipatzekotan, Battle Symphony edota One more light aipatuko nuke.

Ezin esan taldearen disko handien mailan dagoenik, baina ez dago abesti txarrik. Entzunaldi bat baino gehiago merezi du.

2. Xavier Calvet, Firebird.

Bitxia: Bullit taldearen Sparks 2015ko diskorik onenetarikoa iruditu zitzaidan, eta 2017an bere abeslariaren bakarkako lehen lana top 3an sartzen dut. Eta ez da gutxiagorako! Disko ona benetan!

Lehen entzunaldi batean bakarlariak akustikoan ateratako kantak bakarrik badirudite ere, oso soinu zaindua eta aberatsa aurkezten du. Berak ondo dioen moduan, ez da “bakarkako” disko bat, edota ez gutxienez bakardadean egindakoa. Guzti horri bere ahots ederra gehituz gero, produktua ezin hobea da.

Akaso hau da artista ezezagunen artean garrantzitsuena?

  1. Lorde, Melodrama

Onartu behar dut: gazte honek irabazi egin nau. Nork esango zidan niri elektronikako disko bat urteko onena aukeratuko nuela! Eta gutxi balitz, niri zuzenduta ez dagoen disko bat: edukiek beste belaunaldi baten kontuak kontatzen dituzte (millenialena, uste dut, halako etiketak ez baitaude batere argi), ez da binilo formatoan argitaratu… Ziurrenik beste publiko batentzako dela agertzen duten xehetasunak direla esango nuke nik.

Konparaketa bat egitearren, 2017 urteko Alanis Morrisette bat agertzen du lan honek. Kantetan bere beldur, pentsaera eta bestelakoak aurkezten ditu (Liability), kantarik komertzialenak esperimentalagoekin uztartzen ditu (Hard Feelings/Loveless), soinu berrien bila abiatzen da, ideiak zatitakatzen ditu (Sober I&II, Liability)…

… eta, guzti horren gainetik, disko kontzeptua aldarrikatzen du. Disko bat da hau, ez kanta puxketak. Hasiera bat du, eta garapena, eta amaiera bat ere bai. 2017. urtean rara avis bilakatu dira halakoak.

Ziurrenik lehen entzunaldi batean zaila izango da diskoaren bazter guztiak preziatzea. Ez etsi eta emaiozue aukera bat, merezi du eta.

Advertisements

Posted on 2018/01/13, in Diskoak and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: