Zer espero 2018an

Aurten euskal musikan zer espero dezakegun asmatzera jolastea atsegin dut, ia iragandako urtekoak errebisatzea baino gehiago. Musika berriaren kontsumismoan bizi garenontzat jolas polita izan daiteke!

Ea zuek beste zerbait espero duzuen 2018rako: ziur bat baino gehiago ahaztu dudala…

Hasteko, handiak

Urtea hasteko ekintza handiak heldu(ko) zaizkigu. Urteko lehen astean Willis Drummond-en minibira amaitu zitzaigun, Joseba B. Lenoirri agur edo gero arte esateko kontzertutzarrak. Sekulako saioak izan ziren, eta taldeak eskema hori edo tankerakoa mantendu dezala espero dugu! Ez dugu asko itxaron beharko ordea beraien berri izateko: hirukote bezala egingo duten lehen bira otsaila amaieran helduko da. Kanta berriak ez dira urrun ibiliko. Ezinezkoa zait Berri Txarraken ibilbidea gogora ekartzea: taldea hirukote bilakatu zenetik ez du gutxiagora egin, ez!

img_20180113_140121.jpg

Berri Txarrakek berriek bete zuten 2017aren amaiera, eta berriz ere beteko dituzte 2018a. BEC-eko makrokontzertua dugu izpide aspaldian, eta beraien mundu biraren nondik norakoak gogoz jarraituko ditugu. BEC-ekoa urteko gertakari musikalik handienetarikoa izan daiteke! Ea ze ezusteko duten prestatuta, baina aurrekoetan kontzertu “berezietan” ikusitakoa eta gero, edozer espero genezake (Kursaalekoa datorkit burura). Udara osterako gaztetxe-bira bat espero genezake, eta aurretik edota gerora erdibideko areto eta jaialdiren batean agertzea ere ez litzateke harritzekoa. Nik eskaera bat gehituko nioke taldeari: urtero (gutxienez) EP bat ateratzeko ohitura har dezala taldeak. Zaila baina tira…

Beste zenbait kontzertu “handi” edo “berezi” dakarzkigu urtearen lehen herenak, Belako Euskaldunan edota Izaro Victoria Eugenian kasu. Laukotearen mundu biraz ez da asko hitz egin, eta beraien disko berriaren atzerapenaz ezta; ziur bertan ikusi eta ikasitako guztiek salto berri bat emango diotela beti aldatzen ari den talde honi. Mungiakoek beste mundu bira bat hasiko dute baita; aipagarria Vaccines edota Two Door Cinema Club-ekin batera Londonen emango duten saioa baita!!

Gaztea eta ibilbide irmoduna baita Izaro: nork esango zion horren denbora laburrean Victoria Eugenia antzerkia txiki utziko zuela! Euskal talde askok ezin dezake halakorik esan…

Gero, handiagoak

Udaberriaren azkenan eta udaran jaialdiek hartuko dute testigantza. Handien artean, BBKlive edota ARFk azken urtetako joerari jarraitzen diotela esango genuke: nire ikuspuntutik, maila dexente jaitsi dute. Beste publiko bat bilatzen du lehenak, euskal mass mediatik urruti eta atzerriko zalego baten bila (diru gehiago astatzen duten poltsiko atzerritarrak gehienbat), bigarrenak ostera mantentzeko eredu polit batekin.

Aurtengo Hatortxu ez da 20. edizioa bezain handia izango: errepikaezina da hori. Bai espero dezakegu zerbait berezia Euskal Herria Zuzenean jaialdiaz. Iaz euriak lana izorratu eta gero, gogo berriz ekingo diote aurtengoari. Nahiko nuke iaz bertan behera geratu zen Pi.l.t-ren (azken?) kontzertua hartzea berriz, baina zaila izango da… Zeruari begira izango ditugu garai horietan ekimen gehienak, Musika Parkean kasu. Tira, bere xarma ere badu horrek!dv29zv4x4aek5iu

Erritmo ezberdinak daramatzate jaialdiek gurean: musikalki 40MinutuRock bizirauteko lanetan jarraitzen duen bitartean, MusikaZuzenean saioa urteko ekitaldirik politenetarikoa bilakatzeko bidean da. Gure Bazterrak nortasuna aurkitu nahian dabilen bitartean, Jazpana gero eta garrantzitsuago doa bilakatzen eszenan.

Atzerrikoetan ere izango ditugu gureak: Niña Coyote eta Chico Tornadok MadCool astinduko dute, Ferminek Primavera Sound, Grises jaialdiz jaialdi ibiliko da disko berria besapean… Badoa Euskal Musika hedatzen, nahiz eta euskaraz abesten ez dutenek errazago duten.

Datozenak.

2017rako espero nuen Dekot taldearen lehen lana baina ez zen heldu: kanta bat baino ez, eta EPan aurkeztutakoa ez zuen hobetzen gainera. Ea 2018ka zerbait dakarkigun. Lumirengandik ere lan berria espero nuen (eta asko espero gainera!) baina itxaron beharko. Dual-split bezalakoengandik ere lan luze bat espero genezake. Empty Files taldeak bere nondik norakoak markatuko dituen lan luzea aurkeztuko du aurten: orain arte maketa, single, bertsio eta lehiaketa artean ibili eta gero, honek adieraziko du nora egingo dute gure eszenan. Altxatuk ere aurrera pausua emateko garaia du.

Ezagunagoen artean, ez dago batere argi Zea Mays edota Gatibu modukoek lan berriak aterako ote dituzten. Izatekotan urte amaiera aldera izanen da; edonola ere, ziur Durangoko Azokari begira berrikuntzaren bat dakarkigutela.

Baina guzti horien gainetik, iaz amaiera aldera etorri zitzaizkigunak lasai eta gogoz entzuteko garaia izango da aurtengokoa. Mice, Libe, Birkit, Audience, Unclose, Hesian, Ze esatek! eta bestelako askok urtearen azkenean ekarri zituzten beraien lanak eta, garai horietan, lan berrien metaketak ez du denbora uzten hauek behar bezala preziatzeko. Taula gainean ikusiko ditugu denak aurten, eta orduan emango iritzi argiago bat haien inguruan.dtvj1kpxcaayx5m

Joseba B. Lenoir ipurterreak hartzen duen ibilbide berriari buruzkoak ere helduko zaizkigu: ea nondik harritzen gaituen oraingoan! Zenbait taldek hazteko urtea dute aurtengoa. Sofa, Belarmiñak, Rukula edo Zazkel modukoek lan onak dituzte besapean eta oholtza gainean esperientzia lortu dute; bada garaia gu guztiok haiek behar bezala entzun ditzagun. Beraien presentzia jaialdi, areto eta gaztetxetan areagotzen joatea ondo legoke (ondo beraientzat, eta ondo guretzat, entzuleontzat).

Badira baita mantenduko direnak: ez dirudi oso gertu dagoenik Anariren disko berria, nahiz eta biratzen jarraituko duen; Glaukomak izena lortu du Gipuzkoa mailan, eta ziur Bizkaia aldera hedatzen ahaleginduko direla baina aparteko berrikuntzarik aurkeztu gabe; profil baxuko ekintzetan mugitzen jarraituko du Lukiek taldeak ziurrenik.

Azkenik, aipamen berezi bat: zaratarik egin gabe desagertu zitzaizkigun iaz bi ekimen polit (eta biak Zarauztarrak, kasualitatez). Paperezko Kontzertuek betirako utzi gintuzten, liburudenda xarmagarri horretatik ihes egin zuten. Akaso beste formatoren batekin zerbait ekarriko digute aurten? Bestalde, agur Rockumentalak; polita izan da, are gehiago halako herritxo batean egiteko, eta politagoa litzateke norbaitek testigua hartuko eta berriro ere martxan jarriko balu…

Edozer dakarkigula ere, haren zain egongo gara!

Advertisements

Posted on 2018/01/30, in Istorioak. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: