Belako itzuli da (berriz)… baina Belako berdina al da?

Leku xelebrea aukeratu zuen Belakok bere itzulerarako: Euskalduna jauregia. Ez, ez zuten areto nagusi horietariko bat hartu (eskerrak!) hall-a baizik. Ondo moldatu zuten txokoa eta oso itxura ederra zuen lekuak.

Oso Belako-zalea naiz, onartu behar dut, beraz agian ez naiz oso partziala idazten ditudanetan. Are gehiago esango dut: ez dut uste aurten Render me numb, trivial violence baino disko hobeagorik kaleratuko denik (eta ez nabil soilik Euskal Herri mailari buruz). Goiz da halakoak esateko, baina maila oso goian jarri dute.

Baina kritikoa ere banaiz. Eta kontzertua ona izan zen neurri berean, niri horrenbeste gustatu ez zitzaizkidanak utzi zituen. Laburbiltzen saiatuko naiz:
Onak.

Erosotasuna. Aspaldiko partez, talde guztia eroso ikusi nuen. Kantekin, beraien paperarekin, zalegoaren erantzunarekin eroso. Sekulako show-a antolatu zuten, sekulako soinuarekin, eta sekulako kantak dauzkatela badakite. Jai itzel bat bilakatu zen kontzertua.

Estetika: pantailak itzuli dira! Izugarri politak dira telebistak, baina orain arte ez dituzte askotan erabili (zaila halakoak gaztetxe batean sartzea, adibidez). Irudiek, gainera, kontzertuari asko gehitzen diote. Bat aipatzekotan: “no al cierre del Euskalduna” leloa zuek grebaren ingurukoak.

Akabo soinu arazoak. Beraien lehen urteetan beti zegoen ondo konektatu gabeko kableren bat, ondo entzuten ez zen teklaturen bat, etab. Akabo: teknikoki, perfektua dena. Egia da azkenaldian oso ondo zebilela dena, baina beraien azken diskoak eskatzen duen soinu zaila oso ondo lortu zuten eszenatokian. Zorionak!

Eta azkenik, eta batez ere, disko berria: ez baduzute entzun, zeren zain zaudete? Sekulako kanten kopuruak gora egin du esponentzialk!!!
Hobetzekoak

Leku aldaketa. Lau taldekideak lerrokatuta agertzeko ohitura zuten (lekuak ahalbidetzen zuenean) eta niri behintzat izugarri gustatzen zitzaidan. Oraingoan bi aldaketa nagusi gertatu dira: Lander atzean geratu da (beste talde gehienetan bezala) eta Cris erdira pasa da… baina bere teklatu/kontroladorea ez. Niri, behintzat, ez dit behinolako talde itxura ematen.

Cris-en Show-a: asko pozten nau Cris erosoago egotea eszenatokian, sarri bere ertz hartan protagonismo guztia besteei uzten baitzien. Baina orain arreta guztia berarengan dago ezarrita eta front-woman bilakatu da, besteak itzaletan utziz: taldeburu bilakatu da, bere taldea dela dirudi. Oso ondo egiten du lan berri hau (neuk espero nezakeena baino hobeto), baina beste taldekideentzat horrenbesteko lekurik ez dago.

Musikaririk gabeko musika. Pad eta kontroladoreak erabili izan dituzte beti, maila ezberdinetan kontzertuen arabera. Nik, behintzat, oso atsegin dudan zerbait da. Baina oraingoan, Cris teklatutik urrun egonik, erabilera gehiegizkoa izan da: inork ezer egin gabe musika agertzen zen behin eta berriz, karaoke erraldoi batean egotearen sentsazioa sortuz. Muse edo Linkin Park moduko taldeek honelakoak egiten dituz

te, eta oso itxura ona ematen du (eta, bide batez, niri Muse burura dakarkidan kanturen bat badu RMN,TV diskoak…)

Rolak:

  • Landerrek abesten du eta oso azkar jotzen du baina, esan bezala, atzean ez da horrenbeste preziatzen. Pena, oso ondo egiten baititu bere betebehar gehigarriak!
  • Betidanik (tira, hasiera-hasieran ez) zenbait kantetan ez du parte hartzen Josuk; batzutan atzera joan ohi zen, bestetan dantza egin, albo batera… oraingoan ordea eszenatoki erdian garagardoa edaten eta eskua poltsikoan geratzea aukeratu zuen. Niri, behintzat, erritmoa mozten zidan: beraiek ez badira mugitzen, ni ere ez. Kanta horiek suertatu zitzaizkidan ahulenak.
  • Lore bere ertzera mugatuta geratzen da eta beste taldekideekin zuen konplizitate puntu hori galtzen du orain. Agian protagonismo gehiago hartzen du bere jotzeko moduak, trukean.
  • Eta azkenik, eta esan bezala, Cris teklatuetatik urrun egotea nik ez dut atsegin. Bai, asko irabazten du abeslari/taldeburu bezala, baina bere musika desagertu egiten da…

Tira, esandakoa, iritziak baino ez. Gainera, Belakok askotan erakutsi du pila bat aldatzen dela kontzertu batetik bestera, beraz auskalo zer eskainiko duen hurrengoan. Hamen biraren hasierako eta amaierako kontzertuek ez zuten zerikusirik, ez setlistean eta ezta beste hainbatetan.

Azken aipamen bat: taldeaz gain, asko gustatu zitzaidan gauza bat aurkitu nuen kontzertuan: gerturatu zirenen aniztasuna. Gurasoak zeuden, jende gazte-gaztea, punkiak (bai, kresta luzea eta kremaileradun txupak soinean), hipster estetika hori mantentzen duen jendea… denetarik. Pozten naiz!!

Advertisements

Posted on 2018/03/06, in Zuzenekoak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: