Blogaren artxiboa

The Tin Tings: lapurrak

Ia edozer musika atsegin dezaket, eta entzun ere ia edozer entzuten dut. Are gehiago zuzenekoan baldin bada. Baina Tin Tings delako “talde” honena ez.

tin tingsEgia da baita bi pertsonez osaturiko taldeak oso atsegin ditudala (White Strypes edota Niña Coyote eta Chico tornado kasu). Baina hau ez da talde bat. Ez da gauza bera zure kontzertua jai bat bilakatzea edota zure kontzertua eta musika ahaztea buruan jai bat duzulako. Ez da gauza bera jotzen duzun bitartean ondo pasatzea edota ondo pasatzea eta musikaz paso egitea. Eta dena aldez aurretik prestatuta baldin baduzu, okerrago. Bikote hau hirukote moduan agertu zitzaigun beste behingoz: DJ bat gehitzen diote euren saioari. Eta kontzertuaren %80an, DJ hau izan zen bakardadean jotzen aritu zen.

Kontzertua espero bezala hasi zen: soinu sinple eta dantzagarriak, ondo pasatzeko gogo anitz, eta mugitzeko asmoz beteriko musikari bi (edo 3). Abeslariak laster utzi zien itxurakeriei: kantu pare bat gitarra eskutan pasa zituen, hura jotzeko asmotan, baina laster hura utzi zuen. Aurrerantzean, zenbaitetan bateria-joleak jotzen zuen gitarra (?!? Orduan zertarako du abeslariak gitarra?) eta bestetan inork ez zuen jotzen… eta berdin-berdin entzuten zen!!!!the tin tings

Abeslariak bonbo bat jotzeari ekin zion orduan. Halako batean, hau lurrera bota zuen… eta berdin-berdin entzuten zen!!!

Bateriak gitarra hartu zuen bigarrengo aldian loop bat grabatu zuen (bai, han, momentuan), eta loop harekin jarraitu zioten kantuari. Neskak gitarra jo? Zertarako?!? Noski, bateriak ere bere lekua laster utzi zuen eta DJarekin jarri zen sarri, edota bere mugikorrarekin argazkiak ateratzeari ekin zion.

Abeslariak abestu egiten zuen bitartean bai (tira, ez beti, hau ere DJaren mahaira joan zen eta)… baina grabatutako ahots pila agertzen ziren edonondik!!!

Bai, karaoke bat edo playback batetik gertuago zegoen hura beste ezerengandik baino.

Jendeak dantza egin zuen, noski. Ondo pasatzera goaz denok festibaletara: ia edozeren aurrean egin dezakezu dantza. Baina musika jaialdi bat da hau, eta musika jotzen ikustea ere gustuko dugu. CD bat entzuteko eta haren erritmora mugitzen den abeslari bat ikusteko ez duzu jaialdi batera joateko beharrik.

Euskera eta gaztelaniera nahasten zituen testu bat irakurri zuen abeslariak, bai, baina musika entzuteko geunden han, ez halakoetarako. Onartu behar dut bai nahiko testu polita izan zela, eta nahiko ondo irakurri zuela: kontzertu hasieran drogek gainezka egingo zietela pentsatu nuen, eta hortaz irakurtzeko gai izango zirela ezin asmatu!

Tin Tings delako hauek ez zuten musika jo. Dirua lapurtu baino ez.

Muse: konparaketak

Konparaketak ez dira onak baina, zenbaitetan, bai dira beharrezkoak

Aurtengo BBKlive jaialdiko talde nagusia zen Muse. Ingalaterrakoek, gutxika baina lan etengabean, “ohore” hori eta gehiago irabazi dute. Soinu bakana lortu dute, eta ondo merezitako ospea baita. Soilik euren musikarengatik mundu mailan ezagunak izatea ere lortu dute, eta hori gaur egun asko esatea da. Are gehiago rock-a jotzen baldin baduzu.
soloKontzertuan ahotsa galdu nuen, gorputza minduta eta nekatuta utzi nuen, eta orokorrean oso ondo pasatu nuen. Musikalki soinua sekulakoa izan zen, eta hirukotearen (tira, laukote, betiko laguntzaile extra hori han egon baitzen) presentziak ez zuen akatsik aurkeztu. Baina… Bai, zenbait baina agertu ziren. Gehiegi, nire gusturako. 1. Kontzertua hotza izan zen. Jendea bero zen bai, baina kasik ez zen agertu zalegoei zuzendutako hitzik, ez gerturatzerik, ez ezer. Euskarazko hitzik ere ez zen egon. Ezta banderarik (ohikoa duten moduan), agian Bartzelonako esperientziarengandik ikasitako zerbait (Espainiar bandera bat jarri zuen Matt-ek han eta… Tira, pentsa. Txistuak egon ziren bai). Agian ez dute behar. Batzuk esango dute Muse halakoak direla: ez, Matt-ek korrika igaro ohi zituen eszenatokiak, eta lurrean amaitu kanta asko, eta eszenatokitik jeitsi. 2. Show-ak behera egin du. Zalegoarekin hartuemanik ez baduzu, show on bat eskaini behar. Eta aurreko birakoa ikusi eta gero, Bilbon eskainitakoa txikia izan zen, OSO txikia. Irudi asko bai, eta konfeti apur bat, baina akabo. Eta bideoak ere, askoz arruntagoak. Adibide bat: aurreko biran single baten bideoa aurkeztua zuten. Bideo horretan istorio bat aurkezten zuten, amaierarik gabeko istorioa. Eta kontzertuan ordea haren amaiera aurkezten zuen bideoa zekarten. Detaileak. 8 metrotako robotak, globo aerostatikoak, antzerki pare bat (kantuekin erlazionatuak, noski), sua edonon, eszenatokia jendartean… Hura zen show ederra bai! Hark argi zioen: “Muse gara, ostia!” Oraingoak ordea bestelako zerbait dio: “onak gara, bai, eta punto”.Grafiti or confeti
3. Dronak, non daude? Zure show horretan dronek berebiziko garrantzia badute… ekar itzazu! Bira duela hilabete hasi zuten eta oraindik ez zaizkie heldu… agian gutxiago kobratuko dute? 🙂
4. Dena dago milimetratuta. Agian horrela izan behar du, bideoak eta argiak eta bestelakoak dagokien unean sar daitezen. Baina perfekzio horrek kontzertuari naturaltasun puntu bat kentzen dio. Kantaren bat luzatzea, azalpenen bat… Kontzertu eta leku hau ezberdina bilakatzen duen zerbait agertu.
5. Disko berriaren gaia nolabait galdu egiten zen. Musikal bat egin nahian dabiltza, antza; egia esan, horren disko “tematikoa” izanik, agian hobeto preziatzeko moduko zerbait izan daiteke. Hemen kanta puska bat baino ez zen izan.band

Haien alde esan behar kanta berriak ASKOZ hobeak diruditela zuzenekoan (Reapers eta Mercy bate ere), eta greatest hits eta berrien arteko oreka ona bilatu zutela.Kontra, New Born, Death Star edota Take a Bow ez zutela jo! Oraingoan ere ez! (bai, hau kexa pertsonala da!!) Muse ikusten duzun lehen aldia baldin bada, ziurrenik sekulakoa iruditu zitzaizun Bilbokoa. Hala ez bada ordea, agian beste zerbait espero zenuen. Edo zerbait gehiago. PD gomendioa: ikusi Romako kontzertua!matt