Diskoak

2019 diskorik onenak

Aurten urteko 10rik onenak aukeratzea erabaki eta gero (aurrekoetan 3 bakarrik izan dira), zerrenda bitxi samarra agertu da… ziur inor ez dagoela ados!! Baina ez al da hori musikaren xarma?

Euskal Herrikoak eta kanpokoak nahastuta aurten ere, bereizketarik egiteak ez baitu zentzurik.

2018ko disko (luze) onenak

Aurten ere aukeraketa egin behar, eta aurten ere bakarrik 3kin geratu gara. Zalantzak beti egongo dira hor, baina batzuk top 3 horretatik at geratu behar… ziur datorren urtetan goi-goian aurkituko ditugula. Bitartean, hemen doaz urteko onenak!

2018ko disko laburrik onenak

Aurten ere disko luze eta laburren arteko bereizketa hau egingo. Disko laburtzat 6 kantu edo gutxiago dutenak hartuko ditugu (zergatik ez?), baldin eta 6 kantu horiek ohiko iraupena baldin badute (hau da, 12 minututako 4 kantek diskok bat osatuko dute, ez EP bat). Hori argitu eta gero, hemen da aukeraketa.

2017ko disko (luze) onenak… Euskal Herritik kanpo.

Euskal Herritik kanpo ere bada bizitza (musikala). Anitza, gainera, eta anitzegia urte bakar batean ateratako guztia entzun ahal izateko. Horregatik entzundakoen artean bakarrik 3 aukeratuko. Aurtengo berezitasuna, aukeraketa honetan 3ak oso “poperoak” agertu dira… Aipatu, bestalde, hiruetariko bat ere ez dugula Euskal Herrian izan.

2017ko disko (luze) onenak

Diskoak desagertzear daudela diotenen aurka, gurean produkzioak gogor eusten dio. Aurtengo aukeraketa zaila izan da, baina nolabaiteko Top 3 bat aurkituko duzu hemen. Ziur ez datozela bat zuk aukeratuko zenituzkenekin, musikaren edertasuna hortan baitatza. Aurrera 2018a!

 

2017ko EP onenak

Azken aldian bogan jarri dira EPak (berriz), beraz diskoen aukeraketa egin aurretik, lehenengo urteko disko labur onenak aukeratuko. Beti bezala, iritzi bat baino ez, eta bakarrik entzundakoen artean: entzun gabeko zenbat egongo diren!!

2016ko onenakBest of 2016

 

3 diskorik onenak. Hori aurkitzea da helburua. Ez 4 ez 2, ez abesti bat eta ezta zuzeneko bat. Diskoak. 2016koak. Euskal Herrikoak. Iritzi bat baino ez da… ea ados zaudeten!!

Zazkel: zaharrak berri, eta bazen garaia!

Seikote bilbotarrak denbora eman du gure artean baina oraingoan, disko berria besapean, indartsu datoz: 80. hamarkadako soinu freskoa dakarkigute. Entzun nahi?

Torii: zimur sendoak20160718_202753

IparOrratz seiluaren lehen diskoa (omen) den honen kritika dakargu hemen. 6 kanta indartsuz osaturiko disko borobila eta, nolabait, latza: zenbait entzunaldi eskatuko dizkizu, ziur. Iritzia, hemen.

Belako itzuli da… eta “Belako soinua” baita

Laukoteak gutariko zenbaitek horrenbeste espero genuen bigarren diskoa atera du (edo laugarrena, tarteko 2 EP horiek kontuan izanez gero). Ni behintzat irrikan nengoen. Datozen urteotan zeresan gehien emango duen taldeetariko dela dirudi baina… disko honek ere zeresana eman dezake? Irakurri!

Ekiza: Willis Drummond-etik kanpoko bizitza

Jurgi Ekizak, Willis Drummond-eko abeslaria izateagatik ezaguna zaigun musikaria, bakarkako lan bat kaleratu du. Euskal eszenako ahotsik esanguratsuenetariko bilakatu da azken urteotan eta gogoz handik espero genuen lana da hau. Bete al ditu harengandik espero genituenak?

***


Utzi zure erantzuna!