Blogaren artxiboa

Aspaldikoak: Audience, The Uski’s… eta Kiko Veneno

Sopelako Kosta Fest jaialdira gerturatu ginen gurean aspaldi dabiltzan eta askotan ikus ezin daitezkeen talde pare bat ikusteko asmoz, bakoitza musikaren polo bakoitzetik etorritakoak. Eta haiekin batera, Andaluziako abeslari mitikoa. Han aurkitu genituenak, espero bezala, planeta ezberdinetatik zetozenak ziruditen!

Audience: diskoak eta zuzenekoak, edota gaua eta eguna

Audience gutxitan ikusi izan dut zuzenekoetan (beste zenbaiten artean, euren webgunea ez dutelako eguneratzen! šŸ˜‰ ), baina beti iruditu zait etxean ditudan diskoetako talde berdina ez dela taula gainera igotzen dena. Eta neurri batean hala da, musikari anitz aldatu dituzte eta. Baina ez da hori arrazoia: kontzertuetan bestelako energia irradiatzen dute, kantuak berauek ezberdinak diruditelako baizik. Diskoetako perfekzio eta aniztasun hori (zertxobait) alde batera utzi eta pop-rock ā€œerrazagoā€ batetik gertu dagoen musika eskaintzen dute.

Kontzertu bizia izan zen. ā€œMugituaā€. Instrumentu pila zekartzaten, eta denak erabili zituzten, eta bakoitzak bizpahiru instrumentu jotzeko aukera izan zuenā€¦ baina saioaren muina musikariak izan ziren. Haien mugimendu, gogo, dantza eta bestelakoak diskoetan ez dira islatzen, eta eszenatokian ordea dena betetzen dute. Kontzertua, bide batez, kanta berrietan oinarritu zen, hasierakoren bat ere eskaini zuten arren (ā€œgure lehen diskoko lehen kanta. Orain bestelakoak egiten ditugun arrenā€).

Uste dut gerturatu ginen denok pozik amaitu genuela oso. Bai haien lagunak (mordoxka), zein aurretik ezagutzen genituenok (zenbait), eta baita ezagutzen ez zituzten gehienak ere (eta ziurrenik gehiengoa ziren). Laster arte, espero.

The Uskiā€™s: zaharrak berri

The Uskiā€™s taldea izugarri gustuko izan nuen bere garaian, baina egia da bai urteak neramatzala haiek ikusi/entzun gabe. Eta, tira, denbora pasa da, eta denboraren eragina nabaritzen da. Hasieratik igarri genuen, IƱigo (abeslaria) oroi nezakeenarekin aldaratuta ile laburrago eta askoz lasaiago agertu zenean, urteak aurrera doazen seinale. Oraindik haien hasierako energiaren zati bat gordetzen dute, baina jadanik ez dira hasierako ā€œekaitzā€ moduko hura: eszenatokia nola betetzen zuten, jende artera jaitsi eta mundu guztia dantzan zelan jartzen zuten oroitu dezaket oraindik, eta horren parte bat galdu dute gaur egun. Ez osorik, baina zerbait galdu dute. Normala, bestalde.

Hala ere kontzertu alai eta bizia eskaini zuten. Kantu berriak eta betirako geratuko diren aspaldiko beste horiek tartekatuz, han geunden denok mugitu ginen euren erritmo surflariekin. Nire ezusterako, lehen disko hartako kantu gutxi ekarri zituzten; Itxosun zarati nirean behintzat EHko musikako disko ā€œhorietakoā€ bat izango da betirako, eta agian pare bat kantu gehiago espero nituen harengandik. Baina tira, ezin kexa.

Harritu ninduena zenbat gazte egon ziren haien kantuekin dantzan izan zen. Mordoxka. Lehen lerroak betetzen zituzten, eta ziren une bat bera ere ez gelditu. Urte askotarako merkatua dute Ibarrangeluarrek!

Kiko Veneno: not-so-greatest hits

Guk ikusi genuen azken kontzertua Andaluziarrarena izan zen. Eta zapore gazi-gozoa utzi zigun, egia esan. Agian ez lekurik edo zalegorik aproposena, baina ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia; Mundumira batean antzerako zerbait oroi dezaket.

Kantu ezagunak jo zituenean zalegoaren erantzun ona jaso zuen, mugitzeko gogoz baitzeuden (ginen) bertara gerturatutakoak. Baina tamalez kanta ez horren ezagun anitz agertu ziren, edota zalegoaren gehiengoarentzat ezezagunak behintzat, eta ile zuridunak ez zuen gehiegi lagundu haietan giro ona sortzen. Eszenatokiaren ertz batean kokatu zen, taldeari protagonismoa eman nahian nonbait, eta izkina hartatik abestu zituen abestu beharrekoak. Mugimendurik ez, kantuetatik at hitz gutxi (amaiera aldera bota zituen aipamen xelebre parea kenduta), eta dena oso ā€œjarraiaā€: jo eta kitto. Ez zuen gehiegi lagundu zaleen gogoak erantzuteko garaian.

Soinu ona zen, eta kantuak ondo entzuten ziren, baina hura gehiegi disfrutatzen ari ez ginela zioen sentsazioa nabaritu nuen ingurunean (eta barnean). Soilik amaiera aldera, kanturik ezagunenak heldu zirenean, agertu zen denok espero genuen giroa. Edo agian bertara gerturatu ginenok espero genuen giroa; ziur naiz bere zale amorratuenek bestelako ikuspegi bat zutela. Tira, hobe behintzat aho-zapore horrekin alde egitea bestelakoarekin baino.

Eta horrekin agur esan genion Kosta Fest-i, fest xume baina atsegin horri. Jai gogoak ez ziren nagusi han, ez. Beraz, datorren urtera arte!

PD Kiko Venenoren kontzertuan dantza gehien nork egin zuen jakin nahi? Ba Audience-tarrak eta Joseba B. Lenoir. Alboan izan genituen eta zinez Andaluziarrenak eurek ziruditela!