Blogaren artxiboa

Jackson United: Harmony & Dissidence

Lehenik eta behin, ohar bat: diska hau herrialde gutxitan argitaratu da. EEBB, Erresuma Batua, Australia eta Japonia, besterik ez. Internet bidez erostea ere ez da samurra. Agian SGAEk zerbait esan lezake horren inguruan. Baina tira, hori beste kontu bat da.

Taldearen bigarren diska da hau. Hasiera batean, lehenengo kanta entzunik (21st century fight song), taldeak norabide aldaketa bat nahi duela dirudi, eta soinu gazteago, zuzenago, haserretuago bat eskeini. Skate-punk diska baten aurrean egongo garela dirudi. Baina ez, ez da horrela.

Laster agertzen zaigu berriz ere Chris Shiflett-en ahots xuabea berriz ere, eta riff alaiak, eta taldea berriz ere duela zenbait urte bezala entzun dezakegu. Kantetan ukitu berriak agertzen zaizkigu, eta ska edo reaggeatik gertuago dauden soinuak entzun ditzakegu maiz. Taldeak lortu nahi duen soinu californiarrari laguntzen diote ukitu horiek, eta entzuteko atseginagoa bilakatzen dute.

Eskertzekoa da Chris-en beste taldearen eragina hemen ez nabaritzea, errezena zatekeena (Chris Foo Fighters taldean kitarrarekin laguntzen dio Dave Ghrol-i; hortaz gain, Me First and the Gimmie Gimmies eta No use for a name taldeetan ere jotzen du). Soinu eta diska ezberdina da hau, irribarre batez uzten zaituena. Rock-a ahaztu eta pop-era gerturatzen zaituena. Californian zaudela sinistarazten dizuna.

Zerbait leporatu ahal baldin bazaio hirukoteari zera da, aurreko diskarekiko ezberdintasun handiegirik ez dagoela. Hori ez da gauza txarra… kalean diska bi bakarrik duzunean. Zer egingo ote dute hirugarrengoarekin? Izatez, hirugarrengo bat egongo ote da? Guk zain jarraituko dugu, izugarri gustatzen baitzaigu talde hau!

NOTA: 6.8

Onena: taldearen soinu bakana mantentzen dute
Txarrena: berritasun falta